Indar ioniko

Indar ionikoa deritzo disoluzio batean dauden ioi guztien elkarrekintza ionikoen baturari. Hau da, disoluzioan dauden ioi guztien kontzentrazioa da, katioien, anioien eta atmosfera ionikoen kontzentrazioa.Katioiak atmosfera ioniko negatibo batez inguratuak daude eta anioiak berriz atmosfera ioniko positiboz.[1] [2]Hori hurrengo ekuazioaz adierazten da:

Non:

  • espeziearen kontzentrazioa da.
  • espeziearen karga .
  • Eta disoluzioaren ioi guztiak diren.

Indar ionikoa molarretan(mol/L) adierazten da.

Disoluzio ez-idealentzako beste formula bat erabiltzen da, disoluzio ez-idealen bolumena batugarriak ez direlako, molaritatearen zehaztasuna makalduz.Kasu hauetan erabiltzen den formula honakoa da:

Non:

  • molalitatea da.
  • espeziearen karga da.
  • Eta disoluzioaren ioi guztiak diren.

Horregatik, ekuazio hauetan ikus daitekeen moduan, disoluzioaren ioi kontzentrazioa handitu ahala indar ionikoa handituko da, eta alderantziz. Disolbaturik dauden ioien kargarekin berdina gertatzen da.

  1. McNaught, A. D.; Wilkinson, A.; Nic, M.; Jirat, J.; Kosata, B. y Jenkins, A. «Ionic Strength». IUPAC. Compendium of Chemical Terminology, (en inglés). Oxford: Blackwell Scientific Publications. doi:10.1351/goldbook.
  2. (1944-2009), Luis Maria Bandres Unanue; Sarasola, Maria Jesus Barandiaran; Gabilondo, Jose Mari Elortza; Fernandez, Inaki Irazabalbeitia; Iturrioz, Jesus Mari; Jauregi, Juan Jose Peña. (1983-01-01). Termodinamika klasikoaren oinarriak. (Noiz kontsultatua: 2017-04-06).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search